Talaiako Zizka-mizka lehiaketa
Talaiako Zizka-mizka lehiaketa

Talaiako Zizka-mizka lehiaketa

Ostiralean, Normalizazio Batzordeak antolatuta, Zizka-mizka lehiaketa egin genuen eskolan. DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasleek hartu zuten parte, Euskara Batzordeko ikasleen laguntzarekin.

Gela bakoitzaren izenean, lau ikaslez osatutako talde batek parte hartu zuen. Lehiaketan zehar, pintxo hotzak prestatu zituzten, eta lan guztia euskaraz egiteko erronkari ere heldu zioten.

Irakasle eta ikasleez osatutako epaimahaiak hainbat alderdi hartu zituen kontuan balorazioa egiteko: pintxoaren itxura, zaporea, txukuntasuna, pintxoaren izenaren originaltasuna eta euskararen erabilera, besteak beste.

Lehia gogorra izan zen, talde guztiak fin aritu baitziren. Azkenean, zizka-mizka onenaren saria 4.D gelako taldeak irabazi zuen.

Horrez gain, lehiaketan zehar euskaraz gehien aritu ziren lau ikasleek ere saria jaso zuten.

Zorionak parte-hartzaile guztiei, eta bereziki saridunei!