Gure bazterrak
Gure bazterrak

Gure bazterrak

Pasa den ostegun eta ostiralean, urriak 1 eta 2, DBH 1eko ikasleek irteera paregabea egin zuten Hondarribiko naturaz eta paisaiaz gozatzeko. Talde batzuk Jaizkibel inguruko Jaizubiko paduretara hurbildu ziren eta beste batzuk Higerrerantz abiatu ziren, itsasargiaren eremura.

Ibilbidean zehar, ikasleek gure herriko erliebe zein paisaia adierazgarrienei argazkiak atera zizkietne, natura inguruneaz eta lagunarteko giroaz gozatzen zuten bitartean. Argazki hauek ez dira gordeta geratuko: laster abiatuko dugun “Gure Bazterrak” proiektuan erabiliko ditugu, ikasleek bildutako irudiekin egutegi eder bat osatzeko.

Hemen dituzue egun hauetako une batzuen argazkiak!