DBH2 eta Batxi1eko ikasleak Balenciaga Museoan
DBH2 eta Batxi1eko ikasleak Balenciaga Museoan

DBH2 eta Batxi1eko ikasleak Balenciaga Museoan

Aurreko ostegunean, urtarrilaren 8an, DBH2ko Bolumeneko eta Batxi1eko Diseinuko ikasleek Balenciaga Museora irteera egin zuten. Bisitan zehar, bisita gidatua izan zuten, Cristóbal Balenciagaren lanaren eta moda diseinuaren inguruko azalpenak jasoz.

Horrez gain, tailer batean parte hartu zuten, non patroigintza lehen hastapenak landu zituzten, modaren eta diseinuaren sormen eta ekoizpen prozesua gertutik ezagutzeko aukera izanik.

Esperientzia aberasgarria izan zen ikasleen ikaskuntza indartzeko eta ikasgelan lantzen ari diren edukiei ikuspegi praktikoa emateko. Hona hemen irteerako une batzuk jasotzen dituzten argazkiak