TALAIA BHI
Eramangarriak

Eramangarriak

Gaur egungo ikasleek garatu behar dituzten gaitasunen artean Gaitasun Digitala dugu. Gaitasun hau lantzeko Sare Hezkuntza proiektuan parte hartzea erabaki zuen Talaia institutuak, 2021 ikasturtean IKT Heldutasuneko Erdi maila lortuz.

2021-20022 ikasturtetik aurrera, ikasgai ezberdinetan gaitasun digitala landu ahal izateko ikasle bajoitzak, Hezkuntza Sailak utzitako eramangarriak erabiltzen dituzte.

Hona hemen ordenagailu hauek erabiltzeko zenbait ohar garrantzitsu:

  • Janari eta edarietatik urrun egon behar da.
  • Kontuz ibili behar da ordenagailuaren portuak eta konektoreak erabiltzean.
  • Pantaila ere bereziki zaindu behar da, marratzea saihestuz:
  • Ez da ezer utzi behar teklatuaren gainean; pantaila hautsi egin daiteke eramangarria ixtean.
  • Ez da disolbatzailerik erabili behar pantaila garbitzeko.
  • Ez heldu ordenagailua pantailatik tiraka.
  • Aireztapen-sareta ez da inoiz oztopatu behar martxan dagoenean.
  • Ordenagailua behar bezala babestu beharko da etxearen eta ikastetxearen arteko garraioan.
  • Irakasleek edo ikastetxeko informatika-arduradunak eskatutakoez bestelako programarik ez da instalatuko.
  • Ordenagailu eramangarria hezkuntza-helburuetarako bakarrik erabili ahal izango da.

    Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saliak du ordenagailu hauen inguruan hartu beharreko erabakiak hartzeko eskumen guztia. Talaia BHI eta bertako informatika mintegiak bitartekari lana besterik ez du egiten.

    Ondorengo dokumentuan ordenagailu hauen erabiliera arautzen duen ebazpena irakur dezakezu.