TALAIA BHI
STEAM

STEAM

STEAM proiektuen bidez lortu nahi da ikasleek beren gaitasun eta trebetasun zientifiko-teknologikoak (Science, Technology, Engineering and Math) aplikatu eta praktikan jartzea, baina ikuspegi sortzaile edo artistikotik (Art).

Ikuspegia ez da emaitzan soilik oinarritu behar, prozesuan baizik. Saiakera-errorea, pentsamendu dibergentea, problemen ebazpen dinamikoa, talde-lana eta iraunkortasun handia barne hartzen dituen prozesua.

Gure gizarteak eraldaketa garrantzitsu bat eduki beharko badu,energiaren gaiarekin lotuta egon beharko du ezbairik gabe.

Gaur egun, energiaren kontsumoa handitzen ari da, petrolio erretserbak agortuz doaz, eta horrekin batera, energia-krisia, airearen kutsadura eta energia-baliabideak kontrolatzeko gatazkak etorri dira. Energiarik gabe giza jarduerarik ez dagoela badakigu, baina kutsatzen ez duen energia sustatu beharko litzatekeela iruditu zaigu.

Euskal Herrian, Europan orohar, dugun ekoizpen eta kontsumo ereduak, ezinbestean garamatza energiaren inguruko hausnarketa egitera: erabilera maila, erabiltzen dugun energia mota, CO2 isurketak, guztiak erronka haundi bat izango dira hurrengo urteetan arlo zientifikoentzat, baina baita arlo sozialentzat ere.

2022-2023 ikasturtean garatuko dugun STEAM proiektuak erronka hori eskola mailara ekarriko du. Kontzientziazio lana egiteaz gain ikasleek beren esku dauden aldaketa txikietako bat proiektu honetan islatu nahi dugu