TALAIA BHI
Guraso elkartea

Guraso elkartea

PARTAIDEAK

Gure elkartean, institutuan matrikulatutako ikasleen guraso eta tutore legalak diren guztiak elkarte kideak izateko eskubidea dute.  

HELBURUAK      

Elkartearen helburu nagusietako bat gure gazteek kalitatezko hezkuntza batean aurrera pausuak emateko aukera bermatzea da. Horretarako, garrantzitsua deritzogu zuzendaritzarekin etengabeko harreman iraunkorra izatea. Zuzendaritzak proiektu berriak hala nola material eta azpi egituren beharrak partekatzen dituzte gurekin, eta ahal dugun heinean laguntzen dugu. 

Bestalde ere, familien kexa, iradokizunak, proposamenak edo arazoak zuzenean helarazten dizkiegu. 

JARDUERAK

Institutuko urte hauek, gure gazteentzako eta beraien familientzako errazagoak izan daitezen lan egiten dugu jarduera desberdinak antolatuz; hala nola, bigarren eskuko liburu azoka antolatuz, txangoetan eta ikas bidaietan lagunduz, boleibol taldearen lehenengo urratsetan bidelagun izaten, Baikararekin harreman estua edukiz…

Udalak gure presentzia eskatzen duenean ere, bertan egoten gera institutuko gurasoak ordezkatzen.

BILERAK eta KONTAKTUA

  • Bilerak institutuan hilabeteko 3.ostegunean 17:30etan egiten dira, animatu eta zatoz parte hartzera.
    Harremanetarako: inika edo mail bidez (gurasoak@talaiabhi.net)
  • Elkarteko kideak zenbat eta gehiago eta anitzagoak izan, orduan eta aberatsagoa izango da gure ekarpena bai famili baita gazteentzat ere, helburu eta interes desberdinak asetzeko aukera gehiago edukiz.

ANIMATU ZAITEZ!