TALAIA BHI
AGH programa

AGH programa

Eusko Jaurlaritzaren Adimen gaitasun handiko ikasleei hezkuntza-arreta emateko plana 2019-2022 abian jarri zen. Plan honen bidez, partekatutako oinarri bat finkatu nahi izan da ikastetxe guztietan, gaitasun handiko ikasleen aniztasuna agerian uzteko, haien detekzioa sistematizatzeko eta, prestakuntzaren eta partekatutako jardunaren bidez, erantzunik egokienetan aurrera egiteko.

Hau kontuan hartuta, Talaia Institutuan norbanako tutoreak, orientatzaileak eta zuzendaritzak osatutako talde eragile bat martxan jarri da gure protokolo propioa aurrera eramateko, non norbanako tutorearen papera ezinbesteko izango den.

Honen helburua, ikaslearen beharrak detektatu eta asetzea da alderdi emozionala, akademikoa eta pedagogikoari arreta jarriaz eta familiarekin hartu-eman estua izanik.