TALAIA BHI
Normalkuntza

Normalkuntza

Hizkuntza normalkuntzaren helburua erabilera hedatzea da. Hori hezkuntza, politika eta kulturaren bitartez ematen den berrantolaketa prozesua da. Erabileraren hedapena honako lau xede hauek jorratuz egiten da:

  • Hiztun kopurua haztea.
  • Erabileraren maiztasuna handitzea.
  • Erabilera eremu eta funtzio anitzetara hedatzea.
  • Hizkuntza minorizatuaren presentzia areagotzen lagunduko duten erabilera-arau adostuak indarrean jartzea.

Normalkuntzaren xedeak elkarri lotu eta elkarren menpeko diren bi prozesu hartzen ditu bere baitan:

  • Hizkuntzaren estandarizazioa, kodifikazioa, normatibizazioa eta abar. Hau da, hizkuntzaren egitura behar sozial berrietara egokitzen lagunduko duen alderdi linguistiko kulturala.
  • Hizkuntzari dagokion estatusa. Prozesu soziopolitikoa: erabilera handitzea helburu duen izaera politikodun ekimen multzoa.

Horretarako, aintzat hartu behar dira eskola-komunitateko eragile guztiak: ikasleak, irakasleak, gurasoak… Horien adostasuna bilatuz, orain arte landutakoa finkatuz, helburu lorgarriak jarriz, urratsez urrats aurrera egitea dagokio eskolari.

Eskolaren ahalegin horri laguntzea, baliabideak eskaintzea eta eskolen arteko koordinazioa eta lankidetza sustatzea du helburu Ulibarri Programak