TALAIA BHI
Aurkezpena

Aurkezpena

Talaia ikastetxea, gaur egun ezagutzen dugun bezala, 1996-97 ikasturtean sortu zen.

1995etik ikastetxean aldaketak egon dira, batez ere ikasleriaren kopuruari dagokionez. Hasieran hiru lerroko ikastetxea izan zen, salbuespenak kontuan hartu gabe, eta urte askotan hala mantendu bazen ere, pixkanaka kopurua handitzen joan zen, eta une honetan DBH osoan bost lerro izatera iritsi gara. Batxilergoan 2-3 lerro izan ohi dugu. Ia 600 ikaslez eta 75 inguru irakaslez osaturik.

Aurreko ikasturtean zehar, hau da, 1995-96an, Hondarribiko ikastetxe publiko bakarrak, Hondarribiko ikastolak eta bertako institutuak elkarlanean hasteko lehenengo urratsak eman zituzten, ikastetxe ezberdinetako estamentu guztietan garbi ikusi zutelako, etorkizunera begira, ikastetxe bakarra osatzea zela hiriarentzat egokiena, eta, ondorioz, goian aipatu dugun bezala, Talaia ikastetxe berriaren proiektua martxan hasi zen.

Talaia BHI, bigarren hezkuntzako herriko ikastetxe publiko bakarra izanda, ikasleen jatorrian zein maila sozioekonomikoan aniztasuna du nagusi eta ikasle guztien beharrei erantzun egokia ematea izan da beti gure erronka.

TALAIA BHI

HONDARRIBIA