TALAIA BHI
Liburutegia

Liburutegia

Talaia Institutuko liburutegia martxan da berriz ere! Gure ikasleek gustuko txokoa dute jolasgarai eta eguerdian irakurtzeko, lan egiteko edo eta maileguak hartzeko.

Atal desberdinetan sailkatua dago liburutegia eta maileguei dagokienez, gure ikasleek gehien erabiltzen duten atala gazte eleberriena da, aldiz bertan irakurtzeko, komikien atalak arrakasta handia izan ohi du!

Horretaz gain, eleberri orokorra euskaraz, gazteleraz eta ingelesez, poesia, antzerkia, bertsolaritza eta espezialitate desberdinetako jakintzagaiak aurki ditzakegu.

Zatoz!