TALAIA BHI
Hezkidetza / Elkarbizitza

Hezkidetza / Elkarbizitza

Bizikidetza eta hezkidetza alorrean elkarbizitzarako konpetentzia lantzea dugu helburu, hau da, gure ikasleak elkarbizitza positibo zein baketsurako eta berdintasunean hezi nahi ditugu. Halaber, beraien artean sor litezkeen gatazkak konpontzeko tresnak ere eman nahi dizkiegu. Gure eskolan sexismoaren aurrean pentsamendu kritikoa eta berdintasunezko hezkuntza afektibo- sexuala garatu ez ezik, emakumeen edota edozein pertsonaren aurkako indarkeriaren prebentzioa ere gaitzetsiko dugu, beharrezko diren kasuetan esku-sartzea egingo dugularik.

Horretarako, urte osoan zehar hainbat jarduera martxan jartzen ditugu, hala nola, Bizikidetza-hezkidetza batzordearekin bilerak, egun seinalatuen inguruan (Azaroak 25, Martxoak 8, Otsailak 17, Maiatzak 17…) hausnarketa eta lanketa, proiektuak, sentsibilizazio kanpainak, kanpotik etorritako adituen hitzaldiak, tailerrak, zineforumak…