TALAIA BHI
Bidelaguna

Bidelaguna

Gure ikastetxean BIDELAGUN programa DBH1 ETA 2. mailako ikasleei zuzenduta dago, aniztasunari erantzuteko helburu nagusi izanik. Oinarrian, gaitasun garapena hobetzen laguntzearen asmoa dago.
Ikasleei denbora osagarri bat eskaintzen zaie ordutegitik kanpo. Horretarako, aukeratutako mailako irakasleekin ados jartzen gara eta taldea sortzen da. Kanpo begirale batekin harremanetan jartzen gara, programa aurrera eramateko. Begiraleak komunikazio zuzena dauka bai irakasle bai orientatzailearekin (eskolako kontua irekitzen baitzaio) eskolako edukiekin lagundu al izateko ikasleei.
Programa ondo joan dadin ikasleei asistentzia , lana egitea eta beharrezko materiala eramatea eskatzen zaie.

ORDUTEGIA

Astelehena: 15:30 – 17:00

Asteartea: 15:30 – 17:00

Osteguna: 15:30 – 17:00