TALAIA BHI
Eskola trukeak

Eskola trukeak

ITALIA

Talaia institutuak DBH 4. mailan (egoerak ahalbidetzen duenean) Italiako Pontedera herriko institutuarekin astebeteko elkartrukea egiten du.

Kultura klasikoan sakontzea da helburu nagusia eta hortarako honako herrialdeak bisitatzen dira: Pisa, Siena, San Gimignano, Lucca, Arezzo (Museo Antropologikoa, Katedrala eta S. Francesco Eliza) eta Florentzia (Uffizi Museoaren bisitaldi gidatua.)

FRANTZIA

Talaia BHI eta Bretainiako Collège Pays des Abers ikastetxeek urteak daramatzate elkartruke-programa batean elkarlanean. Lannilis udalerrian kokatzen da Collège Pays des Abers ikastetxea, Finistère departamentuan. Talaiako DBH3ko ikasleak astebete joan ohi dira bertara eta hango ikasle adinkide baten familiaren etxean geratzen dira. 

Programa honek hiru norabidetan aukera paregabea eskaintzen die Talaia BHI eta Bretainiako Collège Pays des Abers ikaslei: 

Batetik, bertako ikastetxe bat ezagutzekoa; bestetik, hango eta hemengo familien bizimodua eta ohituretan murgiltzekoa; eta, azkenik, inguruko kulturguneetara bidaiatzekoa (Quimper, Brest, Mont Saint-Michel , Kerlouan, Carnac…). 

DANIMARKA

Batxilergoko lehen mailako 12 ikaslek aukera izando dute Danimarkako AARTHUS eskolako beste ikasle batzuekin bidaia eta esperientziak partekatzeko elkartruke batean.

Daniar ikasleek apirileko bigarren hamabostaldian bisitatuko gaituzte eta gure ikasleak irailean joango dira Danimarkara.

Zorte on guztioi eta bidaia ona izan!