• Debekatua dago sartzeko edo irteteko orduan beste ikasleak oztopatzea; ezin da ilaran bultzaka ibili, txanda ez errespetatu, e.a. • Autobusean zauden bitartean, ondo eserita, lasai hitz eginez, builarik egin gabe, eta aulkian kolperik eman gabe, ondo eserita egon behar da. • Autobusean arduradunen aginduak bete behar dira, batez ere, bidaian zehar. • Autobuseko kideak, ikaskideak, gidariak,. iraintzea edo mehatxatzea hutsegite larritzat hartuko da. • Hutsegite larria (edo oso larria) izango da Eskola Elkarteko gaiontzeko kideen aurkako eraso fisikoak, psikologikoak,. burutzea. • Besteen gauzak lapurtzea ere eskola-materiala, dirua, janaria, etab… ere hutsegite oso larriatzat hartuko da. Aurreko arauen hausturak ekarriko du dagokion zigorra: • Behin-behineko debekua autobusa hartzeko • Eta hutsegiteak errepikatzen badira debekua izango da behin-betirako (garraio zerbitzua izateko aukera galduko).