Erasmus+ hazten ari da Talaian
Erasmus+ hazten ari da Talaian

Erasmus+ hazten ari da Talaian

Talaia BHIk Erasmus+ proiektuak dituzten ikastetxeentzako SEPIEk antolatutako jardunaldietan parte hartu du egunotan Albaceten. Espainia osoko mila irakasle inguru bildu gara esperientziak, jardunbide egokiak eta ideia berriak partekatzeaz gain, Europako gure proiektuetan aurrera egiten jarraitzeko.

Erasmus+ proiektua eraikitzen jarraitzeko ikasketa, kontaktu eta ideia askorekin gatoz oraingoan ere, mugikortasunak bidaiatzea baino askoz gehiago baitira: ikastea, elkarrekin bizitzea, beste hizkuntza eta kultura batzuk ezagutzea eta ikastetxea Europara zabaltzeko aukera.

Erasmus+ hazten ari da Talaian, gure hezkuntza-proiektuaren zati gisa.