Eskualdean eta institutuko zenbait gurasoen laguntzaz sortu den Harresi bolei taldearen eskutik, aurten ere Talaia institutuko ikasleek, boleibol kirola praktikatzeko aukera dute.
Dagoeneko nesketan infantilen (DBH 1 eta 2) eta kadeteen talde bana (DBH 3 eta 4) bai eta jubenilen bi talde (Batxi 1 eta 2) dauzkagu. Baita jubenilen mutilen talde bat. Guztira 49 neska, 9 mutil eta 5 entrenatzaile.
Institutuko gimnasioan eta Hondarribiko kiroldegian entrenatu eta lehiatzen dute.
Hauek dira entrenamendu egun eta orduak:
- Infantil neskak: Astelehenetan 17:15-18:30 eta asteazkenetan 17:45-19:00
- Kadete neskak: Astelehenetan 16:00-17:45 eta asteazkenetan 16:00-17:45
- Jubenil 1 neskak: Astearteetan 17:15-18:30 eta Ostegunetan 17:15-18:30
- Jubenil 2 neskak eta mutilak: Astearteetan 16:00-17:15 eta Ostegunetan 16:00-17:15
KONTAKTUA

