Ikasturtearen aurkezpena iraliaren 7an izango da hurrengo ordutegian:
- 10.00 DBH 1 eta 3
- 11.00 DBH 2 eta 4
- 12: 00 Batxi 1 eta 2
Eskolak irailaren 12an, asteartean, hasiko dira, hona hemen ordutegia. Dakizuen bezala irailean eta ekainean ordutegi jarraia dugula, goizez bakarrik alegia.
Autobus zerbitzua astelehenean, irailaren 12an bertan hasiko da eta garraio txartelak aurkezpenaren egunean banatuko dira.
ESKOLA ESPARRURA SARTU / IRTEERAK
DBH 1, 2 eta 3: Sarrera NAGUSIA
DBH 4 eta Batxilergoa: ALBOKO Sarrera
Gogorarazten dizuegu ikastetxearekin eta/edo tutorearekin komunikatzeko modua INIKA aplikazioaren bidez dela. Idazkaritzan edozein kontsulta egiteko, deitu 943 899496 zenbakira edo kontsultatu gure webgunean,
Jakingo duzuenez, aurtengo ikasturtean zuzendaritza-talde berria osatu da. Ohar honen bidez kideen aukezpena egin nahi dizuegu eta aldez aurretik zuen konfiantza eskertu.
Zuzendaria: Nerea Loinaz
Ikasketaburua: Nerea Sagarzazu
Zuzendariordea: Nora Izagirre
Idazkaria : Borja Perez
Agur bero bat.
Zuzendaritza taldea
