DBH eta Batxilergoko aurrematrikulazioa Talaian apirilak 8tik 19ra 
DBH eta Batxilergoko aurrematrikulazioa Talaian apirilak 8tik 19ra 

DBH eta Batxilergoko aurrematrikulazioa Talaian apirilak 8tik 19ra 

Iritsi da aurrematrikulazioa egin eta ibilbide eta hautazkoak aukeratzeko unea. Horretarako, ikasgai hauei buruzko informazioa jarraian dagoen aurkezpenean topa dezakezue mailaz-maila, DBH1etik BATX2ra. Gainera, irakasleak gelaz-gela pasako dira hautazkoei buruzko informazioa eman eta ikasleei zalantzak argitzera.

Honi buruzko argibideak emateko helburuarekin, DBH4ko gurasoak bilera batera deituak zaudete apirilaren 10ean arratsaldeko 17:30etan eta DBH3ko gurasoak 18:30tan.

DBH3ko bileran, DBH4 mailako ibilbideko ikasgaien berri emango da eta DBH4koan, behin hau bukatuta dauden aukera desberdinak aipatu eta informazioa banatuko da, tartean, gure zentruan eskeintzen den batxilergoarena.

Kontuan izan DBH1eko aurrematrikulazioa aurrerago izango dela, maiatzean, eta gurasoak bilera batera deituak izango zaretela.

Aurrematrikulazio orriak ikastetxean banatuko dizkiegu ikasleei baina ondorengo esteketan ere aurki ditzakezue: