Diseinua bizirik: jardunaldi sortzailea Pensando en Blanco estudioan
Diseinua bizirik: jardunaldi sortzailea Pensando en Blanco estudioan

Diseinua bizirik: jardunaldi sortzailea Pensando en Blanco estudioan

Azaroaren 13an, ostegunez, Diseinuko 1. Batxilergoko ikasleek Hondarribiko “Pensando en Blanco” estudioa bisitatu zuten. Borja (Aurorarekin batera, sortzailea) eta bere taldearen eskutik, estudio profesional batek nola lan egiten duen ezagutzeko eta nazioarteko proiekzioa duten hainbat proiektu gertutik ikusteko aukera izan zuten.

Bisitan zehar, ikasleek tailer praktiko batean parte hartu zuten, non edari baten botilarako etiketa diseinatu zuten, ikasgelan landutako kontzeptuak aplikatuz.

Esperientzia hurbil eta motibagarri honek aukera eman die ikasleei diseinuaren mundu errealera gerturatzeko, haren dimentsio eta eremu desberdinak ezagutuz.

Talaia BHI-k eskerrak eman nahi dizkio Pensando en Blanco estudioari egindako harrera bikainagatik.