Euskararen manifestua
Euskararen manifestua

Euskararen manifestua

TALAIAN EUSKARAZ

Gaur, abenduaren 3an, Euskararen egunean, Talaiako ikasleok aldarrikatzen dugu euskaraz bizitzeko gogoa eta eskubidea dugula. Talaia ikastetxean giro euskaldunago bat aldarrikatzen dugu!

Lehenik eta behin, ez dugu inongo errespetu faltarik onartuko euskararekiko, eta euskaraz hitz egiten duten pertsonekiko. Ez txisterik, ez burlarik ezta irainik ere!

Bestalde, ikastetxeko edozein pertsonarekin Euskaraz hitz egiteko eskubidea izan beharko genuke.

Irakasleek euskarazko materiala erabili beharko lukete nagusiki gelan, eta saiatu beharko lukete erderazko bideoak eta azalpen argazikiak ez erabiltzen.

Guk, ikasleok, konpromisoa hartzen dugu euskeraz egiteko beti lehen hitza eta benetazko ahalegina egiteko gure artean euskaraz aritzeko.

Aner Ribes eta Oihan Zeberio Talaiako ikasleak.