3. DBHko Fisika eta Kimika ikasgaiko ikasleak Atalerrekan izan dira; hau da, hondakin uren araztegian. Ikasleek aukera izan dute urak, behin erabilita, behar dituen prozesu fisiko eta biologikoak ikusteko naturara itzuli aurretik, baldintzarik onenetan.



