Irailaren 29tik urriaren 8ra, Danimarkako Aarhus Katedralskole ikastetxeko ikasleak izan ditugu Hondarribian, Erasmus+ programaren baitan.
Egun hauetan, gure ikasleen familiekin bizi izan dira, Talaiko eskoletan parte hartu dute eta hainbat jarduera egin dituzte elkarrekin: Hondarribia eta inguruko herriak ezagutu, Abbadia gaztelua eta Chillida Leku bisitatu, Donejakue Bidearen zati bat oinez egin eta zesta-punta edota surfean aritu dira, besteak beste.
Horrez gain, «Uraren aztarna» proiektuaren inguruan elkarlanean aritu dira, urak gure ingurunean eta bizimoduan duen garrantzia aztertuz.
Esperientzia ederra eta aberasgarria izan da guztiontzat. Hizkuntzak praktikatzeko, beste kultura eta bizimodu batzuk ezagutzeko eta, batez ere, harreman eta adiskidetasun berriak sortzeko aukera paregabea izan dugu.
Eskerrik asko parte hartu duzuen ikasle eta irakasle guztiei, eta bereziki, danimarkako ikasleak etxean hartu dituzuen familiei!





