Otsailaren 23an 1. Batxilergoko Biologia, Geologia eta Ingurumen Zientziako ikasleak Eureka Zientzia Museora joan gara.
Ikasleek beren DNA ikusteko aukera izango dute eta hilketa baten lekuan lortutako 2 DNA lagin aztertuz hilketaren erruduna zein izan den ondorioztatu dute. Horretaz gain, odol emaile desberdinen odola aztertu dute, B hepatitisaren birusarekin infektatuta dauden jakiteko eta odol hori emateko egokia den ala ez egiaztatzeko. Azkenik, gizakiaren barrualdea aztertzeko aukera izan dute.
Oso gustura ibili gara!!







