Filosofia Olinpiadak
Filosofia Olinpiadak

Filosofia Olinpiadak

“Aurten ere, bigarren aldiz, Talaia ikastetxeko Filosofia irakasgaiko ikasleak Euskadiko Filosofia Olinpiadetan parte hartu dugu. Aurtengo olinpiaden gaia Mugak eta justizia globala izan da. Batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleei zuzendutako frogan, iruzkin filosofikoan, Talaia BHIko batxilergoko lehen mailako 10 ikaslek parte hartu dute. Horietatik 3 ikaslek finalera pasatzea lortu dute: Mikel Zabalak, Aiora Villarubiak eta Lucia Gomezek. 

Sari banaketa ekitaldia pasaden martxoaren 24ean izan zen eta bertan Lucia Gomez ikasleak bere lanaren denfentsa egin zuen 3 lan hoberenen artean aukeratu zutelako. Epaimahaiak Euskadiko Filosofia Olinpiadetako hirugarren iruzkin hoberenaren saria eman zion! (eta hori Kant ordez Hobbes aipatu zuenik…) 

Zorionak parte hartzaileei egindako idatzi bikainengatik! Orain arte ospatu diren Filosofia Olinpiada arrakastatsu eta, ondorioz, estuenak izan omen dira hauek.

Sapere aude! (kasik Kant)