Bizikasi ekimenak lagundu nahi du ikastetxeak elkarbizitza positiborako espazio seguruak bilakatzea, hau da, inolako jazarpen-egoerarik onartuko ez dutenak. Izan ere, hori lortzea ezinbestekoa da hezkuntza sistemaren xede nagusia betetzeko: ikasle guztien garapen pertsonalean lagundu eta konpetentziak eta tresnak ematea herritar aktibo eta arduratsu gisa parte har dezaten gizartean.
HELBURU NAGUSIA: ikastetxea indarkeriarik gabeko gunea
1.MAILA PREBENTZIOA
- Sentsibilizazioa eta kontzientziazioa
- Elkarbizitza Behatokia sortzea
- Antolaketa eta metodologiari buruzko erabakiak hartzea elkarbizitza positiboa izan dadin
- Elkarbizitza positiboa sustatzeko estrategia zehatza
- Indarkeriarik gabeko ikastetxea izateko urratsak egitea
2.MAILA ESKU-HARTZEA
- Helburua: Arrisku-faktoreak identifikatzea eta eskolako tratu txarren susmoa sortzen denean esku hartzea
- Helburua: Eskola-jazarpeneko kasuak desagerrarazteko esku hartzea
3.MAILA EBALUAZIOA
- Ekimenari jarraipena egitea
- Elkarbizitzarako Ekimena ebaluatzea inplikatutako eragile guztien parte-hartzearekin
