Institututik Bordarira ipuin kontalari
Institututik Bordarira ipuin kontalari

Institututik Bordarira ipuin kontalari

Aurreko ostiralean,Apirilaren  28 ean hirugarren DBH-ko ikasleak Bordarira joan ginen  Biteriko eta Bordariko ikasleei ipuinak kontatzera.Aurretik Bordariko liburutegira joan ginen liburuak aukeratzera.Hurrengo egunetan, klasean ipuinak landu genituen eta kutxekin eta kartulinekin ipuinarekin zerikusia duten eskulanak egin genituen umeek ipuinak errazago ulertzeko. Beraiek eta guk oso ondo pasa genuen. Berriz errepikatzeko esperientzia!!