Europako Hondakinen Prebentziorako Astearen barne, azaroaren 26an, itsas hondakinen bilketak antolatu dira hainbat tokiko itsas eragileekin batera. Hondarribian parte hartzeko aukera ederra daukagu/daukazue. Gonbidatuta zaudete gure itsasoaren alde elkarrekin lan egiteko. Indarrak batuz askoz ere urrunerago irits gaitezke.
Animatzen bazarete lagunekin edo familiarekin etor zaitezkete. Izena emateko: info@mater.eus edo 619814225.

