Kofradia
Kofradia

Kofradia

Pasaden ostiralean, azaroak 29, batxi 2ko Geografiako ikasleak Hondarribiako Kofradiara egin zuten irteera, herrian berebiziko garrantzia duen jarduera ekonomikoetako bat gertutik bizitzeko. Kofradian barna bisita gidatua egin zuten, arraina portuan sartzen den unetik jarraitzen duen bidea ezagutzeko, eta ostean, arrantza itsasontzi batean sartzeko aukera izan zuten. Itsasontziaren espazio guztiak miatu zituzten: sukaldea, gelak, patroiaren gela,… Esperientzia bikaina igaro zuten ikasleek tradizio handiko jarduera hau gertutik biziz