Lagun berriak, esperientzia berriak Toulousen
Lagun berriak, esperientzia berriak Toulousen

Lagun berriak, esperientzia berriak Toulousen

Talaia BHIko DBHko 2. eta 3. mailako frantseseko ikasleek Erasmus+ mugikortasun batean parte hartu dute Toulouseko Michelet ikastetxearekin batera. Astebetez familia frantsesekin bizi izan dira, beren bikote frantsesekin proiektu bateratu batean lan egin eta hainbat jardueratan parte hartu dute, besteak beste, kayakean edo Cité de l’Espace bisitan.

Esperientzia ahaztezina izan da, frantsesa hobetzeko, autonomia garatzeko eta adiskidetasun berriak sortzeko aukera eman baitie.