TALAIA ERE EITB MARATOIAREKIN
TALAIA ERE EITB MARATOIAREKIN

TALAIA ERE EITB MARATOIAREKIN

Urtero bezala, EITB-koek Maratoia antolatzen dute. Aurtengoa, urte berezia izango da, EITB Maratoiak 25 urte beteko baitu. Kanpainak eskari bat egingo dio euskal gizarteari: nork bere buruari begiratzea eta bihotza entzutea. Hori dela eta, TalaiaBHI-ko ikerkuntza zientifikoko ikasleak animatu dira parte hartzera. Ekimen honen bidez, ikasleek zenbait balore  landu dituzte; besteak beste,  elkartasuna, partehartzea, emozioak partekatzea, alaitasuna, sormena, ardura, erantzukizuna eta talde lana. 

Zorionak egindako lanarengatik!