1.Batxilergoko Biologia eta Geologiako ikasleak “Kontuz! Ez nazazu zapaldu!” proiektuan parte hartu zuten eta egindako posterretako batek A kategoriako lehenengo saria irabazi du. Poster irabazlea Julen Rangel, Mikel Lopetegi, Anaitz Pardavila eta Telmo Iridoy-k egindakoa izan da.
Aurtengo lehenengo saria Pasaiako Mater Museo Ekoaktiboan itsasora irteera bat izango da mikroplastikoen arrantzan ibiltzeko.
Zorionak laukote eta talde osoari egindako lanagatik!
