Uraren aztarna proiektua martxan dugu jada eta hau irudikatzeko logo lehiaketa antolatu dugu Batxi 1eko Diseinuko ikasleen artean. Oso irudi interesgarriak egin dituzte baina horien artean Nikole Zuzaya ikaslearena gailendu da. Sari bikaina jaso du gainera, Zetak: “Mitoaroa III” ikuskizunera joateko bi sarrera eta autobusa.
Pozik agertu da Nikole, zeinak, logoaren diseinua egiteko uraren kolorea eta lerroen bidez aztarnak irudikatu nahi izan dituen. Zorionak Nikole!

