Uraren Bidea
Uraren Bidea

Uraren Bidea

1. Batxilergoko Biologia eta Geologia ikasgaiko ikasleak Aiako Harrian izan dira Artelatzen eskutik Uraren Bidea ezagutzen. Taldeka erronka eta jolas ezberdinak gailendu behar izan dituzte Bidasoaldea ur hornidurarik gabe gera ez zedin! 

Bide honetan Bidasoaldeko ur edangarriaren ibilbidea ezagutu dute, Domikotik hasi, Endara urtegitik pasa eta bidean kanalak, Aiztondo ur-jauzia ezagutu eta Elordi ur edangarriaren tratamendu zentroan amaitu arte. 

Mendi ibilaldi polita eginez gure bazterrak ezagutzeko aukera paregabea izan da egun polit batean!