Urmaela
Urmaela

Urmaela

Pasa den otsailaren 2an, hezeguneen nazioarteko eguna ospatzen zela aprobetxatuz, Talaia institutuan urmaela sortzeko auzolana egin genuen DBH1eko ikasleekin eta arratsaldean lanak jarraipena izan zuen Bordari zein Talaiatik etorritako familia eta irakasleen laguntzaz. Laister Talaiako ikasleek naturara gerturatzeko beste gune bat izango dute hainbat erabilera didaktiko posible egingo dizkigularik. Milesker parte hartu zenuten ikasle, irakasle eta familiei!