Xaboi Tailerra
Xaboi Tailerra

Xaboi Tailerra

1. batxilergoko laborategiko tekniken ikasleek xaboi naturaleei buruzko tailer bat egin dute ikasturteari amaiera emateko. Tailer horren bitartez, nola egiten diren xaboak ikasteko aukera izan dute eta azalpenak jaso eta gero, praktikan jarri dute ikasitakoa. Ikasleak hiru taldetan banatu dira eta talde bakoitzak xaboi mota bat egin du: xaboi esfoliatzailea, karite xaboia eta azala sentiberentzako xaboia. Bukatzeko, ikasle bakoitzak xaboi bana eraman dute etxera. Oso esperientzia polita izan da eta ikasleak oso gustura egon dira lanean.