Zaporeak janari bilketa
Zaporeak janari bilketa

Zaporeak janari bilketa

Jakingo duzuen bezala, otsailaren 6ean Turkian eta Sirian gertatutako lurrikararen ondorioz larrialdi egoera piztu da lurrikarak eragindako zonaldeetan. Hori dela eta, Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeak janari bilketa bat antolatu du bertako pertsonei laguntzeko.

Ekimen horrekin bat eginez, Proiektu Komunitarioko 1.DBH eta 3.DBHko ikasleek janari bilketa bat antolatuko dute institutuan. Eskatutako elikagaiak hurrengo ezaugarriak dituztenak dira:

  • Arrain kontserbak: Atuna, antxoak …
  • Sukaldatutako lekaleak: Garbantzuak, dilistak, ilarrak … 
  • Pasta, arroza, cous-cous …
  • Esnea.

*Kontuz: Txerrikirik gabeko elikagaiak izan behar dira erlijio arrazoiengatik.

Elikagai bilketa egiteko ikastetxeko idazkaritzan jasoko dira. Proiektu Komunitarioko ikasleak arduratuko dira bildutako elikagaiak kudeatzeaz. Jasoketa azken eguna otsailak 15 asteazkena izango da.

Eskerrik asko zuen kolaboraziorenagatik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude