Zaporeak Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi asmo gabeko elkartea da.
Irun eta Hondarribi eskualdeko ikastetxeetan gai horren inguruan hainbat sentsibilizazio saio eta jarduera egin ondoren, gure ikasleen lan horiek guztiak, Hondarribiko Arma Plaza aretoan ikusteko aukera izango duzue martxoaren 12etik 17era.
Gaia modu borobilean amaitzeko, martxoaren 11etik 15era, astelehenetik ostiralera, ikastetxe guztietan Zaporeak elkarteari laguntzeko asmoz, janari bilketa egingo dugu.
Bilketan jasoko diren elikagaiak honakoak izango dira:
Arroza
Lekaleak (lehorrak)
Olioa
Pasta
Espezieak
Tomate frijitua edo birrindua
Arrain- kontserbak ( atuna,…)
Elikagaiak eskoletan bertan jasoko dira.
Zure laguntzaz eskerturik.
