Famili agurgarriak:
Mezu honen bidez 2024-2025 ikasturte hasieraren berri eman nahi dizuegu.
Ikasturtearen aurkezpena irailaren 11ean izango da hurrengo ordutegian:
- 10.00 DBH 1 eta 3
- 11.00 DBH 2 eta 4
- 12: 00 Batxi 1 eta 2
Eskolak irailaren 12an, ostegunean, hasiko dira, hona hemen ordutegia. Dakizuen bezala irailean eta ekainean ordutegi jarraia dugula, goizez bakarrik alegia.
Autobus eta jangela zerbitzuak ostegunean, irailaren 12an bertan hasiko da eta garraio txartelak aurkezpenaren egunean banatuko dira.
ESKOLA ESPARRURA SARTU / IRTEERAK
DBH 1, 2 eta 3: Sarrera NAGUSIA
DBH 4 eta Batxilergoa: ALBOKO Sarrera
Gogorarazten dizuegu ikastetxearekin eta/edo tutorearekin komunikatzeko modua INIKA aplikazioaren bidez dela. Idazkaritzan edozein kontsulta egiteko, deitu 943 899496 zenbakira edo kontsultatu gure webgunean:
https://talaiabhi.net/
Agur bero bat.
Zuzendaritza taldea
