Joan den irailaren 11tik 22 bitartera Talaia BHIko 2. batxilergoko ikasleak Danimarkan izan dira.
2. aldia da Aarhus hiriko Katedralskoleko ikasleekin elkartrukea egiten dugula. Aurreko ikasturtean egin zen elkartrukearen lehen zatia eta ikasle daniarrak hemengo familia, eskola eta bizitzan murgildu ziren. Oraingoan, gureak joan dira Danimarkara esperientzia ezinhobea biziaz!
Jarraian agertzen dira bisitatu genituen hainbat leku: Aarhuseko Aros museo Modernoa, Orein parkea, Zubi infinitua, geltokian daniar ikasleak agurtzen eta Kopenageko sirenatxoa.






