Aurten ere, TalaiaBHI-ko ikasleek parte hartu dute Eusko Jaurlaritzakoek antolatzen duten AZTERKOSTA izeneko proiektuan. 3. DBH-ko Ikerkuntza zientifikoko ikasleek aukera izan dute Hondarribiako hondartzako ekosistema modu aktiboan eta esperimentalean aztertzeko. Egun zoragarria izan dugu eta gainera lagun berri bat egin dugu goiz horretan. Goiza ongi bukatzeko, hamaiketako eder bat hartu dugu, denok elkarrekin.



