DBH1eko aurrematrikulazio epea apirilaren 29tik maiatzaren 10ra zabalik
DBH1eko aurrematrikulazio epea apirilaren 29tik maiatzaren 10ra zabalik

DBH1eko aurrematrikulazio epea apirilaren 29tik maiatzaren 10ra zabalik

Datorren apirilaren 29tik maiatzaren 10a bitartean DBH1eko aurrematrikulazio epea irekiko da Talaia BHIn. Honi buruzko informazioa zabaltzeko asmotan, alde batetik Talaia institutotik joango gara apirilaren 22ko astean zehar LH6ko ikasleengana DBH1eko azalpen orokorrak eta hautazkoei buruzko argibideak ematera, eta bide batez, ikasleon zalantzak argitzera.

Bestaldetik, LH6ko gurasoak bilera batera deituak zaudete apirilaren 24ean arratsaldeko 17:30etan Talaia BHIko areto nagusian.

Aurrematrikulazio orriak ikastetxean banatuko zaizkie ikasleei baina hemen ere aurki dezakezue. Ondoren, esandako epean, Talaia BHIko idazkaritzan entregatu beharko dira aurrematrikulazio orriak.