Joan den urtarrilaren 22an eta 29an, DBHko 3. mailako ikasleek Ordiziako D ‘Elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroa bisitatzeko aukera izan zuten, Biologia eta Geologia ikasgaiaren markoan. Bertan, “Azoka mokau batean” ekimenean parte hartu zuten.
Jardunaldian zehar, ikasleek Ordiziako azoka bisitatu zuten, non sasoiko produktuak erosi zituzten eta bertako ekoizleekin hitz egin zuten elikagaien jatorria eta ezaugarriak hobeto ezagutzeko. Ondoren, D ‘Elikatuz zentroan, dieta orekatuaren elementuak aztertu zituzten eta hurbileko produktuak kontsumitzearen garrantziaz hausnartu zuten, osasunerako zein tokiko ekonomiarako onurak azpimarratuz.
Jarduera horri esker, ikasleek gertutik ezagutu ahal izan zuten elikadura jasangarriaren balioa eta euren kontsumo-ohituren kontzientzia hartu ahal izan zuten. Esperientzia aberasgarria eta goxoa!
