Gaur, otsailak 11, Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna da. Egun horren helburua da emakumeek zientzia-arloan duten funtsezko eginkizuna aitortzea eta gazteenen artean zientzia-bokazioak sustatzea.
Egun hori ospatzeko, Kultura Zientifikoa ikasgaiko DBHko 4. mailako ikasleek aldizkari bat idatzi eta argitaratu dute emakume zientzialarien lana ikusarazteko hainbat alorretan, hala nola matematikan, astronomian, medikuntzan, biologian edo genetikan. Euren artikuluen bidez, emakume horien ekarpenak ikertu dituzte eta zientzian emakumeen presentzia handiagoa bermatzearen garrantziaz hausnartu dute.
Aldizkaria formatu digitalean dago eskuragarri, eta esteka honetan eskura daiteke.
Bestalde, Emakume zientzialariak Orain, iragana eta Etorkizuna komikiaren euskarazko itzulpena ere hemen duzue, gure 4DBHko ikasleek duela bi urte euskaratua izan zena. Sakatu hemen ikusteko.
Interesgarria irudituko zaizuela espero dugu!
