1. DBHko eremu zientifikoan baratzarako proiektu bat gauzatu dugu. Bertako arduradunek, plastikoaren gehiegizko erabileraren eta baratzeko landareek izan ditzaketen izurriteen inguruko kezka helarazi ziguten. Horretarako, forma geometriko ezberdinetako lorontzi biodegradagarriak sortu ditugu eta landare aromatikoak erein ditugu, albahaka, oreganoa, melisa eta izpilikua.



