Urtero bezala, ikastetxeak liburuaren astea ospatzeko hainbat jarduera antolatu ditu: literatur solasaldiak, Lehen Hezkuntzako ipuin irakurketa eta Ikastetxearen Literatur Lehiaketa. Aurten haikuak landu ditugu. Egunotan haikuen erakusketa, irakurraldia eta sari banaketa egin ditugu. Gainera, Udal Liburutegiak gure haikuen orri-markatzaileak egin ditu, bertatik ere pasa zaitezkete lanak ikustera eta orri-markatzailea hartzera.
Gure haikuen irabazleak Maddi Garmendia eta Ane Alvarez izan dira. Zorionak!! Eta mila esker ikasle guztiei sortu dituzuen lan ederrengatik!!
Hondarribiko udal eta ikastetxeko liburutegietatik dator notizia…:
https://www.hondarribia.eus/eu/-/liburuaren-eguna-ospatzeko-ekintzak-hondarribiko-liburutegian






