Mugak gaindituz: Toulouseko ikasleekin aste bat Hondarribian
Mugak gaindituz: Toulouseko ikasleekin aste bat Hondarribian

Mugak gaindituz: Toulouseko ikasleekin aste bat Hondarribian

Martxoaren 10etik 17ra Toulouseko ikasleak hartu ditugu Hondarribian, Erasmus+ programaren baitan. Aste osoan zehar, hainbat jarduera akademiko eta kulturaletan parte hartu dute, gure ingurunea ezagutu eta familiekin egunerokoa partekatuaz.

Eskerrak eman nahi dizkiegu bereziki familiei egindako harreragatik, eta gure ikasleei erakutsitako inplikazioagatik; izan ere, haien ekarpena funtsezkoa izan da esperientzia hain positiboa izateko.

Bideoan ikus daitekeen bezala, astea une partekatu, ikaskuntza eta bizikidetza giroan igaro da. Toulouseko ikasleak oso pozik eta esker oneko joan dira, eta guk ere agur esaten diegu: à bientôt !

Ekainean berriro elkartuko gara Toulousen, esperientziari jarraipena emateko.