PBL ikastaroa Florentzian
PBL ikastaroa Florentzian

PBL ikastaroa Florentzian

Aurreko astean, otsailaren 23tik 28ra, gure irakaslea Jon Galarraga Mancisidor Florentzian egon da Erasmus + proiektuaren baitako ikastaro bat gauzatzen, “Including Sustainability Education in Everyday Classes with PBL” izenekoa hain zuzen ere.

Bertan, gure eskolarako garrantzitsuak diren gaiak landu dituzte. Esate baterako, Hezkuntzan jasangarritasunaren gaia nola txertatu aztertu dute. Baita Proiektu bidezko ikaskuntza aurrera eramateko eta motibagarria bihurtzeko tresnak ezagutu ere.