Agenda 2030-eko bolondresak Udal Foroan
Kaixo Aurreko ostegunean Maiatzak 22an Hondarribiako udaletxean Agenda 2030-eko gure bolondresak Udal Foroan egon ziren bere ekarpenak irakurriaz. Oso polita izan zen.
Xaboi Tailerra
1. batxilergoko laborategiko tekniken ikasleek xaboi naturaleei buruzko tailer bat egin dute ikasturteari amaiera emateko. Tailer horren bitartez, nola egiten diren xaboak ikasteko aukera izan dute eta azalpenak jaso eta …
Ibaialde
Aurten 1. batxilergoko laborategiko tekniken ikasleek Ibaialde kanpainan parte hartu dute. Horretarako, Irungo Ugalde errekara joan dira eta han ibaiarenezaugarri fisiko eta biologikoei, uraren kalitateari, zaborrei eta gizakiok eragindako eraginei buruzko datuak jasoko dituzte. …
Abbadia gaztelua
Maiatzaren 2an Talaiako ikasleak Hendaiako Abbadia gaztelua ezagutzeko aukera izan zuten. Bisita gidatua frantsesez egin ondoren, gazteluaren inguruan pista-jolas bat osatu zuten euskaraz.
Talaiako uzta
TALAIA BHI ko 2 DBH ko ikasleek landatutako baratza etekina ematen ari da. Marrubi, letxuga,… jaso ditugu.
Euskaraldia gerturatzen
Talaia BHI-n entitate bezela Euskaraldian parte hartuko dugu. Bertako irakasleak “ahobizi” edota “belarriprest” izango gara maiatzaren 15etik 25era eta ikasleak “xaxatzaile”. Bai institutuan, bai herrian, hainbat ekitaldi egingo dira eta …
Txuri urdin
Martxoan zehar Talaiako 3. DBH-ko ikasleek izotz hockey-a praktikatzeko aukera izan dugu Txuri-Urdin IHT-ko kideen laguntzarekin. Hotzari, beldurrei eta erorikoei aurre egin eta ederki moldatu dira gure patinatzaile gazteak!
