Talaia BHI-n urteak daramatzagu ikasleen nazioarteko trukeak sustatzen, gure ikasleen prestakuntza eta ikuspegi europarra aberastuz.
Orain, gure lehen Erasmus+ KA122 proiektuari, “Uraren aztarna”-ri, esker, urrats bat gehiago egin dugu: esperientzia hori egituratu, baliabide propioak eskuratu eta parte-hartze inklusiboagoa bermatuko dugu.
Proiektuak ura, bizitzaren, jasangarritasunaren eta kulturen arteko loturaren ikur gisa aztertzen du, Hondarribia, Toulouse eta Danimarka uztartuz. Esperientzia hauek aukera emango diete gure ikasleei frantsesez eta ingelesez ahozko gaitasuna hobetzeko, Europako ondarea ezagutzeko eta ikaskuntza kooperatiboa indartzeko.
Erasmus+ programa ikasle guztientzat irekita dago, eta hautaketa-prozesuak kontuan hartzen du ikasleen ahalegina eta motibazioa, baita aukera gutxiago dituztenen egoerak ere, parte-hartze berdintasuna bermatzeko.
“Uraren aztarna” ez da proiektu soil bat; hazteko, ikasteko eta Europa osoan gure aztarna positiboa uzteko modua baizik.
- Danimarkako ikasleak Talaian: elkarrekin ikasten eta bizitzenIrailaren 29tik urriaren 8ra, Danimarkako Aarhus Katedralskole ikastetxeko ikasleak izan ditugu Hondarribian, Erasmus+ programaren baitan. Egun hauetan, gure ikasleen familiekin bizi izan dira, Talaiko eskoletan parte hartu dute eta hainbat jarduera egin dituzte elkarrekin: Hondarribia eta inguruko herriak ezagutu, Abbadia gaztelua eta Chillida Leku bisitatu, Donejakue Bidearen zati bat oinez egin eta zesta-punta edota surfean …
- ERASMUS+ MUGIKORTASUN PROGRAMA – DEIALDI OFIZIALA 2026-2027: ParisOndorengoa da deialdi elkartrukean parte hartzeko deialdi ofiziala.
- ERASMUS+ MUGIKORTASUN PROGRAMA – DEIALDI OFIZIALA 2026-2027 BordeleOndorengoa da deialdi elkartrukean parte hartzeko deialdi ofiziala.
- Erasmus+ hazten ari da TalaianTalaia BHIk Erasmus+ proiektuak dituzten ikastetxeentzako SEPIEk antolatutako jardunaldietan parte hartu du egunotan Albaceten. Espainia osoko mila irakasle inguru bildu gara esperientziak, jardunbide egokiak eta ideia berriak partekatzeaz gain, Europako gure proiektuetan aurrera egiten jarraitzeko. Erasmus+ proiektua eraikitzen jarraitzeko ikasketa, kontaktu eta ideia askorekin gatoz oraingoan ere, mugikortasunak bidaiatzea baino askoz gehiago baitira: ikastea, elkarrekin …
- Danimarkako elkartrukeaUraren aztarna, Erasmus proiektuaren barnean, Talaia BHIko 2. batxilergoko 14 ikasle Aarhusera joan dira. Berrian sartzen bazarete, beraien egunerokoa ezagutu ahalko duzue.
- Lagun berriak, esperientzia berriak ToulousenTalaia BHIko DBHko 2. eta 3. mailako frantseseko ikasleek Erasmus+ mugikortasun batean parte hartu dute Toulouseko Michelet ikastetxearekin batera. Astebetez familia frantsesekin bizi izan dira, beren bikote frantsesekin proiektu bateratu batean lan egin eta hainbat jardueratan parte hartu dute, besteak beste, kayakean edo Cité de l’Espace bisitan. Esperientzia ahaztezina izan da, frantsesa hobetzeko, autonomia garatzeko …
- CLIL ikastaroa DublinenAICLE ikastaroa Pakea Oiarzabal Aragon irakasleak Erasmus+ KA122 mugikortasun batean parte hartu du Dublinen (Irlanda), martxoaren 9tik 14ra, “CLIL: Lesson Plans, Resources and Assessment Tools” ikastaroaren barruan. Prestakuntzan zehar AICLE metodologian oinarritutako jarduerak, baliabide didaktikoak eta ebaluazio-tresnak landu ditu, eta horrek ikasgelako jarduna aberasten lagunduko du.
- Mugak gaindituz: Toulouseko ikasleekin aste bat HondarribianMartxoaren 10etik 17ra Toulouseko ikasleak hartu ditugu Hondarribian, Erasmus+ programaren baitan. Aste osoan zehar, hainbat jarduera akademiko eta kulturaletan parte hartu dute, gure ingurunea ezagutu eta familiekin egunerokoa partekatuaz. Eskerrak eman nahi dizkiegu bereziki familiei egindako harreragatik, eta gure ikasleei erakutsitako inplikazioagatik; izan ere, haien ekarpena funtsezkoa izan da esperientzia hain positiboa izateko. Bideoan ikus …
- PBL ikastaroa FlorentzianAurreko astean, otsailaren 23tik 28ra, gure irakaslea Jon Galarraga Mancisidor Florentzian egon da Erasmus + proiektuaren baitako ikastaro bat gauzatzen, “Including Sustainability Education in Everyday Classes with PBL” izenekoa hain zuzen ere. Bertan, gure eskolarako garrantzitsuak diren gaiak landu dituzte. Esate baterako, Hezkuntzan jasangarritasunaren gaia nola txertatu aztertu dute. Baita Proiektu bidezko ikaskuntza aurrera eramateko eta motibagarria bihurtzeko …
- ERASMUS+ MUGIKORTASUN PROGRAMA – DEIALDI OFIZIALA 2025-2026
- Lettre à ma/ mon correspondant/ eToulouseko Michelet eskolako ikasleei (bikote bakoitzak bereari) lehen eskutitzak bidali dizkiegu gaur. Irrikaz daude frantsesak gure lehen berriak izateko eta baita gu ere haienak bueltan jasotzeko!
- Uraren aztarna proiektuaren logoa.Uraren aztarna proiektua martxan dugu jada eta hau irudikatzeko logo lehiaketa antolatu dugu Batxi 1eko Diseinuko ikasleen artean. Oso irudi interesgarriak egin dituzte baina horien artean Nikole Zuzaya ikaslearena gailendu da. Sari bikaina jaso du gainera, Zetak: “Mitoaroa III” ikuskizunera joateko bi sarrera eta autobusa. Pozik agertu da Nikole, zeinak, logoaren diseinua egiteko uraren kolorea eta …
- Erasmus + KA122 mugikortasun-proiektuen hasierako jardunaldiak eskola-hezkuntzan eta helduen hezkuntzanBerri onak jaso ditugu Talaia BHIn. Izan ere, KA122 proiekturako espainiar estatuan aurkeztu diren 1843 eskaeretatik 248 proiektu onartu baitira eta tartean gurea. Beraz, ikasturte honetan luzapen motzeko Erasmus + proiektua martxan jarriko dugu eta honekin batera mugikortasunak. Honi buruzko argibideak izateko, Huelvan antolatutako jardunaldietan izan gara. Hona argazkiak.









